Azaroaren 27tik abenduaren 2ra
Mende erdiko ibilbidea betetzeko bi urte besterik falta ez dinen honetan, ZINEBIk 2.615 pelikularekin ekin nahi dio bere 48. ekitaldiari; horien artetik, 42 herrialdetatik datozen 93 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak Nazioarteko Lehiaketarako. Horien arteko 12 espainiarrak dira.
Euskal Zinemaren atalean ondorengo 10 pelikula hauek hautatu dituzte Nazioarteko Lehiaketarako:
Zinemaldiaren Araudian ezarritako hiru kategorien arabera (fikzioa, dokumentala eta animazioa), lehiaketarako hautatutako 93 pelikulen generoei begiratuta, horietako 53 fikziokoak dira, 20 dokumentalak eta 20 animaziokoak. Jatorriari dagokionean, berriz, euskal eta espainiar pelikulak alde batera utzita, aipatu beharrekoak dira Alemania (10 pelikula), AEB (5), Frantzia (5) eta Britainia Handitik (4) etorritakoak. Ildo honetan, esan beharra dago lehen aldiz izan dugula Sahara azpiko Afrika (Etiopia eta Kenia) eta Asiako (Filipinak eta Malasia) hainbat herrialderen partaidetza, eta horrek berriro ere egiaztatu egiten du lehiaketa honen benetako unibertsaltasuna. Latinoamerikar atalak sari berezitua izan ohi du Palmares Ofizialean, euskal eta espainiar atalek bezala, eta ekitaldi honetan Argentina, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Per eta Venezuelaren partaidetza izango dugu.
Atal Ofizialean sartu ez diren espainiar film laburrak dira: fikzio, dokumental eta animaziozkoak. Aurtengoan, 14 film dira atal honetan sartuko direnak.
Atal Ofizialean sartu gabeko fikzio, dokumental eta animaziozko 14 euskal ekoizpenen erakustaldia.
Ripsteinek berak hautatutako bost izenburu esanguratsuren barrena eginiko berrikusketa. Mexikar zinegile honek lan eskerga egin du zinemagintzan eta ZINEBIk, aurtengo 48. ekitaldi honetan, Ohorezko Mikeldia ematea erabaki du latinoamerikar arloko zineari eginiko ekarpenagatik eta bere filmografiak munduan izan duen hedapenagatik. Atzerabegirako hau osatzen duten bost izenburuak honako hauek dira: El castillo de la pureza (1973), El lugar sin lmites (1978), El imperio de la fortuna (1986), La mujer del puerto (1991) eta Asi es la vida (2000).
ZINEBI 48ko Nazioarteko Epaimahaiko presidentea da. Iparramerikar zinegile hau (Milwaukee, Wisconsin, 1942) bere herrialdeko zine independentearen ordezkari ezagunenetarikoa da. Northwestern University-n irakasle da 1987az geroztik eta California Institute of the Arts-en ematen ditu eskolak. Benningen pelikulak ez dira oraindik oso ezagunak Espainian, baina Santos Zunzunegui idazle eta zine kritikariaren hitzetan, mendeetan paisaien pinturaren helburu izan den gauzen azala euren sareetan jasotzeko harrapaketarako dispositiboa eraikitzeko proposamen, batez ere, sentikorra dira.
Kubako Artearen eta Zinemagintzaren Institutuarekin (ICAIC) lankidetzan, ZINEBIk orain-oraingo zinegile gazte kubatarren lanen ikustaldi osoa eta erakargarria eskaintzen du. Film labur dokumental eta fikziozkoen multzoa da. Alde batetik, euren herrialdeari buruzko ikuspegi kritiko bat jartzen dute agerian, eta, bestetik, gai eta forma aldetiko esparru berriak ikertzeko ahalegina erakusten dute.
Modaren munduko sortzaile garaikide handienetako batzuen lanari eskainitako pelikulen erakustaldia dugu hau (Yamamoto, Galliano); bertan, urtero Estatu Batuetan modari buruz eta honek zinean duen islari buruz egiten den lehiaketa garrantzitsuena den You wear it well zinemaldian saritutako pelikulak ikusi ahal izango ditugu. Ziklo honen aurkezlea iparamerikar bideo-kazetari den Diane Pernet izango da. Pernet moda garaikideko guru absolutua da, kritikaria, ikertzailea eta hedatzailea, eta beti nabarmendu izan da azaleratzen ari diren talentu eta joera berriei laguntzeagatik.
New York eta AEBko beste leku batzuetako ekoizpen esperimentaleko lan gazte eta abangoardiakoenetako batzuen erakustaldia. Pelikula hauek, batzuetan ohiko kanonen arabera generoka sailkatzeko zailak, egungo iparramerikar bizitzaren hainbat alderdi sentibera bikaintasun eta estetika handiz lantzen dituzte: 11-Sa, terrorismoaren kontrako borrokan eskubide zibilek izandako atzerakada, segurtasun gordinak instituzio eta hiritarrengan eragindako paranoia, mugen kontrola, etab...
Aurten hirugarren aldiz, ZINEBIk Euskal Herrian bideo-artearen arloan eta diziplina anitzetako ikus-entzunezko lanetan egin berri diren lanak jarriko dizkigu ikusgai. Ekitaldi honetan, hain zuzen ere, nazioarte mailako beste artista batzuekin batera lan egiten dutenen lana (Ramn Churruca, Xavier Erkizia, Fundacin Rodrguez, Isabel Herguera, Iratxe Jaio eta Chuchu Nez) ikusi ahalko dugu. Hauen lanek agerian jartzen dute kontinente arteko egonaldi eta harremanek eurengan izan duten eragina.
Ziklo honetan, frantziar dokumentalaren azken bilakaera analizatuko da une honetako zinegile gazte eta adierazgarrienen lanak baliatuz: Clarisse Hahn, Florence Lazar, Ariane Michel eta Olivier Zabatek errealitateaz (pertsonen aurkako minak, Yugoslavia zaharreko gerrako triskantzak, harreman sadomasokistak edo poloetarako espedizioetako eskarmentu pertsonala) duten ikuspegia azaltzen dute, baina, batez ere, eta erakustaldiaren komisario den Emmanuel Tibloux-ek dioen bezala, agerian geratzen da artista hauen etengabeko ikerketa eta kanpoko eskaerak agindutako arauei muzin eginez, baina euren irrika eta sormen eskaera zorrotzei erantzuteko arduraz, sortutako lana dela.
Alemaniar zinegile honen lanaren erakustaldi bat izango dugu. Homosexualek nazien kontzentrazio eremuetan eraman beharreko triangeluaren koloretik hartu du izena zinegileak. Artista arau-hauslea da, sutsua eta borrokatzailea. Rosaren filmografia, joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako pelikula aitzindariei esker, gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko borrokaren adierazgarri izan da. Rosa von Praunheim gure hirian izango da bisitan, eta ZINEBIDOK mintegian zine lezio bat emango digu, jokabide homofobo, sexu bazterkeria eta intolerantziaren kontrako borrokan erabilitako irudiak nola eraiki dituen azaltzeko.
Azken urteetan eskoziar animaziozko zineman ekoitzitakoaren ikuspena. Aukera ederra Euskal Herriko eta Europako beste herrialde batzuetako kultura, industria eta egoera politikoaren antza duen herrialde bateko zinegintza ezagutzeko. Hemen, herrialde industri egitura batek eraikitze bidean den Europa batean duen arrakasta gero eta hobeto erakusten duten ikus-entzunezkoak aurkezten dira. Gili Dolev-en lanetako batzuk ikusiko ditugu, besteak beste; izan ere, Dovel Bilbon izango da ziklo hau dela eta, eta, bestalde, ZINEBI 48ko Nazioarteko Epaimahaian ere parte hartuko du.
Graz-eko Arkitekturako Biurtekoarekin (Austria) burututako lankidetza honi esker, ZINEBIk mundu osoan arkitektura garaikidearen errealitate, hiri pilaketa eta etengabeko metamorfosiei buruz hausnartzen duten pelikula berrienak aurkezten ditu. Aurtengoan, planetako liskar geopolitiko beroenera hurbilduko da gure begirada: Ekialde Hurbilera (Lbano, Israel eta Palestina). Ziklo honek harresiek duten betekizuna zein den aztertzen saiatuko da, eta bereziki, israeldar eta palestinar lurraldeak banatzen dituen harresiaren betekizunaz, hots, elkarrengandik banandu nahi duen jendearen baldintza material eta psikologikoetan duen eraginaz. Beste alde batetik, harresiak analizatuko dira hirigintzaren garapena, memoria historikoa eta paisaia nola baldintzatzen duten ikusarazteko.
ZINEBI 48k, aurten seigarren aldiz, ZINEBIDOK izeneko mintegiari egingo dio leku. Dokumentalgintzan dabiltzan aditu, profesional, errealizatzaile gazte eta ikasleen arteko bi eguneko topaketa dugu hau. Zinemaldiak antolatzen du, Media Antena Euskal Herria eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Topaketa honen asmoa da parte-hartzaileak pelikulen sorkuntza prozesuan ideia eta joera berrietara hurbiltzea, zine-gidoia eraikitzeko moduak analizatzea, eta, era praktikoagoan, gonbidatutako zinegileen eskutik, sortze-prozesu horrek eskatzen duen lanaren alderdi jakin batzuei buruzko hausnarketa egitea. Aurten, ZINEBIDOKen izango dira Arturo Ripstein mexikarra, Rosa von Praunheim alemaniarra, Pablo Trapero argentinarra eta Isaki Lacuesta espainiarra. Lehenengo biez, gainera, atzerabergirako ziklo bana eskainiko da; bi azkenak, berriz, dokumentala eta fikziozko zinema bi genero desberdin direlako ideia ukatzen duten zinegile bitxiak dira eta bi tailer praktiko emango dituzte pelikulen muntaian duten eskarmentua eta nola lan egiten duten azaltzeko.
Zinemako eta Ikus-entzunezko esparruko Produktoreen Federazio Iberoamerikarrak (FIPCA) Zuzendaritza Batzordearen urteko bilkura, Camilo Vives Palls buru dela, ZINEBI 48.aren markoan egitea erabaki du. FIPCA, 1997an fundatu zen Guadalajaran (Mexiko), eta Estatu eta Gobernu Buruen Gailur Iberoamerikarrak eta Ibermedia Programaren sorrera izan ditu aitzindari hurbilenak. Esan, Ibermedia Programa horrek zinema iberoamerikarra garatzen lagundu zuela. Honen helburuen artean daude iberoamerikar zinemaren sektorearen eta ikus-entzunezko esparruaren interesak defendatzea eta ikus-entzunezko iberoamerikarraren ezaugarri estrategikoak definituko dituzten araudia nazionalak sustatzea, hizkuntzak eta nortasun kulturalak, eta ahalmen ekonomiko eta merkataritzakoa sendotzeko. Bilbon egingo den bileran, FIPCAko kideak bildu egingo dira Euskal Herriko ikus-entzunezko industriaren arduradun instituzionalekin, arazo komunei buruz hausnarketa egin, eskarmentua elkarri jakinarazi eta balizko lankidetza estrategia eta proiektuak aztertzeko.
EITBrekin lankidetzan, ZINEBIk Euskal Herrian eta hemendik kanpo eginiko egungo musika estilo guztietako kontzertu grabaketak eta bideoak hartuko ditu gaitzat. Azken bideoklipak ikusteko aukera izango dugu. Esate baterako, Iker Trebio errealizatzailearen lana berrikusi ahal izango dugu: hau izan da Barricada, Fermin Muguruza edo Chenoaren azken Kliparen egilea. Gainera, bi musika talderen arteko vis a vis-aren lekuko izango gara: The Jam eta The Clash. Eta aukera izango dugu gauza berri-berri baten ikusle izateko: Animaclip; ehun minutu inguruko animazio-musika emankizuna da eta Yellow Submarine-reki hasiko dira. Operari eskainitakoak dira gehienak.
Aurten, hiru lan proiektatuko dira atal honetan: Armas sin control lau film laburrek osatzen dute, eta esku pribatuetan dauden edonolako armen ugaltzea, hauen erabileraren kontrolik eza eta horrek munduko gero eta leku gehiagotan dituen ondorio larriak aztertzen ditu. Pelikula hori Amnisty Internationalek eta Intermon Oxfamek produzitu dute. Tras un largo silencio, berriz, Sabin Eguilior-ek zuzendu du; Gerra Zibilean fusilatu eta desagertutakoak ekartzen dituzte gogora errealizatzaile honek eta bere taldeak, bai eta gai honen inguruan apurka-apurka argitara ateratzen ari den tragedia kolektibo baten arrasto oraindik sentigarria ere; lau urtean burututako lan eskergaren fruitua dugu hau. Ajuria Enea en la memoria, Javier Gutirrezek zuzendua da eta aurreko bi lehendakariren lekukotasuna, Karlos Garaikoetxea eta Jos Antonio Ardanzarena, jasotzen du 1980an Autonomi Estatutua aldarrikatu ostean Euskal Herrian autogobernu erakundeek izan duten bilakaeraz. ZINEBIren atal honi amaiera emateko, Pginas del diario de Mauricio (2006) hispano-kubatar koprodukzioa dugu. 48. ekitaldi honetako Nazioarteko Epaimahaiko kidea den Manuel Prez ospetsuak zuzendu du, eta bere herrialdeko egoeraren analisi serio bat egiten du Elin Gonzlez mutikoaren kontua, EABko saski-baloi taldeak kubatar taldeari garaitu zionekoa eta voleiboleko nesken selekzio nazionalak Errusiaren kontra lortutako garaipena abiapuntutzat hartuta.
Aurtengoan Euskal Filmotekak bilbotar ikusleentzat bi bitxikeria labur eta gozagarri erreskatatzea proposatu dio ZINEBIri. Bi bitxikeria horiek agian, eta zentzu onenean, euskal zinegile bitxienarenak dira. Hain zuzen ere, Ivn Zulueta zinegile donostiarrak 1972an eginiko lehenengo bi film laburrak dira. Pelikula hauen negatiboak desagertutzat eman dira; beraz, Euskal Filmotekak, dauden kopietan oinarrituta, irudien eta soinu-banda leheneratzeari ekin dio. Frank-Stein da bat, 35mm-koa, eta James Whale-ren lanetik irudi geldoak eta erralenti iheskorrak hartu zituen telebistako emanalditik zuzenean grabatuta: Bestalde, Masaje dugu, ikuslearen ikusmenerako benetako masajea: pelikulen irudi laburrak, publizitate spotak, berri emankizunak eta erreportajeak abiadura handian ikusi beharko ditugu beraz.
Bilbao 700 Fundazioarekin lankidetzan, jantzi diseinugile handienek aktore batzuentzat sortutako modelo distiratsuen erakusketa da. Bertan izango dira mundu zineman ezagun diren Kenneth Brannagh, Russell Crowe, Grard Dpardieu, Catherine Deneuve, Sophia Loren, Romy Schneider-en jantziak eta hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadan hainbat pelikuletan erabilitakoak: Il Gattopardo, Sissi, Amadeus, etab. Erakusketa Zabalguneko kulturgunean egongo da jarrita azaroan, eta Arriaga Antzokiko sarreran Zinemaldiak irauten duten bitartean.
Goizetako emanaldiak Arriaga Antzokian. Bertan, Bilboko neska-mutilek aukera izango dute haurrentzako animazio eta fikziozko azken lanak ikusteko. Beste alde batetik, argudio aldetik ere ikasle eta irakasleen interesa pizten duten filmak dira; beraz, baliabide pedagogiko gisa erabil daitezke ikasgeletan lantzen dituzten baloreak berraztertzeko garaian.
Zinemaldiaren egoitza nagusia den Arriaga Antzokiaren Plazan jarritako instalazioa. Bi industri edukiontzi antzeko dira. Bat proiekzio gela gisa atontzen da eta 25 lagunentzako lekua izaten du barruan. Etengabe proiektatzen dira bertan lehiaketako Atal Ofizialeko lagin bariatu bat, eta edozein oinezko sar daiteke bertara, nahi izanez gero.
1.- Arriaga Antzokia: 1, 2, 3, 15, 18 eta 20 egitarauak
2.- Guggenheim Museoa (Entzutegia): 4, 5, 10 eta 17 egitarauak
3.- Arte Eder Museoa (Entzutegia): 4, 6, 7, 8, 9, 13 eta 14 egitarauak
4.- Bilborrock Aretoa: 11 eta 16 egitarauak
5.- Barrainkua Auzetxea: 8, 12 eta 17 egitarauak
6.- Zabalguneko Kulturgunea: 19 egitaraua
7.- Arriaga Antzokiaren Plaza: 21 egitaraua
8.- Bidarte Auzetxea: Atal Ofizialeko eta Informatiboetako euskal, espainiar eta lantinoamerikar pelikulen hautapena.
9.- Getxoko Kulturgunea: Atal Ofizialeko eta Informatiboetako euskal, espainiar eta lantinoamerikar pelikulen hautapena
10.- Euskal Herriko Unibertsitateko Entzutegia: Atal Ofizialeko eta Informatiboetako euskal pelikulen hautapena.
11.- Orozkoko Kultur Etxea: Atal Ofizialeko eta Informatiboetako euskal, espainiar eta lantinoamerikar pelikulen hautapena
12.- Guridi Antzokia (Vitoria-Gasteiz): Atal Ofizialeko pelikulen hautapena.